index Trenak Express 

 

Diesel, elektrikoak eta bidaiarentzako trenen izendapena  (I/IV) 

 

 

Saiatuko gara azaltzen nola izendatzen diren nahiz diesel lokomotorak nahiz elektrikoak diren lokomotorak eta baita bidaiarentzako kotxeak ere. Hori lortzeko kontuan izango ditugu aldagai batzuk; ardatzen moldaketa, trena osatzen diren unitateak, eta abar. Bietako lokomotorentzat notazioa berdina da eta UIC ( Union internationale des Chemins de fer,) arauen arabera egiten da. Lau aldagai erabiltzen ditu:

 

 

Adierazteko eragileak ez diren ardatzak, hau da mugimendua transmitizen ez dutenak eta lokomotorari eusten direnak erabiliko ditugu zenbakiak; 1 adieraziko du ardatz bat. 2 bi ardatzak, eta abar. (Momentuz ahaztuko gara " ' " ikurra horiez)

 

 

Hizkien bidez adierazten da motordunak diren ardatzak; A ardatz batekoentzat, B bi ardatzekoentzat, C hiru dagoenean , D lau izanda eta abar.

Azkenean erabiliko dugu bai "o" hizkia eta baita " ' " ikurra ere gero ikusiko ditugun zereginetarako. Lau oinarrizko aldagaiz kanpo  erabiliko dugu baita ere " + " eta " - " ikurrak eta parentesiak ere " (    ) "

Begiratu goiko irudiaren gurpilak; Ikusten ditugu bi multzoak; aurrekoa eta atzekoa lau gurpilak (bi ardatzak) dituztenak. Beraz, goiko gomendiak erabiliz gero bi ardatzak B hizkia erabiliko dugu eragileak diren ardatzak ikusita. Beraz lehenengo unean BB moduan izenda genezake, baina ba dugu aztertzeko beste gauza.

Goian esan dugu B motako lokomotora hitz egitean bogieak lotuta doala lokomotorarekin baina beste batzuetan ez da horrela gertatzen, eta boggie horrek biratzen du eta hortik datorkio boggieari " ' " ikurra batekin adierazteko beharra. Boggien gehiena horrelakoa da eta horregatik sailkapen batzuetan ikurra hori kentzen da. Ikus eskuineko irudian zer gertatzen den; lokomotoraren ardatza eta bogeienak ez dira paraleloak.

Begiratu eskuineko irudian; lokomotoraren ardatza eta bogieen ardatzak ez dira beti paraleloak.

Egia esan bogei guztiak dira birakariak eta horregatik beste batzuetan " ' " ikurra hori kentzen ohi da. 

Lehen hitz egin dugu "o" hizkiez. Noiz erabili? Begiratu goiko irudian non gurpilak lotuta daude biela baten bidez. Horrek esan nahi du lau gurpilak ez dira independeteak eta horregatik "o" hizkia ez da ipini behar.

Hau guztia kontuan izanda goiko lokomotorari B'B' notazioarekin izendatuko dugu.

Lokomotora honetan ikus dezakegu Bo' moduko lotura bat. Bi ardatzak, beraz B hizkia motordunak biak, beraz Bo, eta birakariak, hau da, Bo'

Arrazoinamendu berarekin esan genezke goiko lokomotoraren ardatzen formula C'C' izaten dela.

Goiko irudian bi ardatzetako hiru multzoak ikusten ditugu. Beraz B'B'B' edo Bo'Bo'Bo' izango da. Lehen esan bezala ez da agerian ikusten B' ala Bo' den. Baina lokomotoraren dokumentazioan ikusten badugo B'B'B' guk badakigu zen esan nahi duen ezaugarri horrek.

 

Hurrengoa