
|
Behin tontorrean ez galdu trenen gurutzaketa hiru iturrietan Larrun gainetik ikusita. Zoragarria da bene benetan!! Eta baita ere trena goiko geltokira heldu baino lehen azken txanpa ikustea ez da idea txarra.
Goiko eskuineko argazkian ikusten ditugu bi trenak goiko geltokian. Egia esan trena ez da Lurrun mendira igoteko bide bakarra; helikonteroan ere igo zaitezke, edo oinez dauden bidexka ugariei jarraituz. Baina ezin izango duzu automobilez igon zeren eta aintzinatik baztertuta geratu zen errepidea eraikitzea.
Azken argazkiak egin ondoren hasi ginen itzultxeko bidea. Guk trenez egien genuen baina Hodeik oinez egin zuen bidea eta atera zituen bidean zehar hartutako argazki batzuk. Behekoak ikus ditzakezue.
Heltzen gara berriro gurutzera. Orain guri dagokigu desbideraketa egitea. Han itxaroten geundela ikusi genuen lehenengo gauza izan ziren lokomotoraren hain tipikoak diren arku bitxi horiek.
Agurtzen dugu elkar, jakina! Hodei zein oinez jaisten zena beheko eskuineko argazki polita atera zuen.
Jaisten jarraitzen dugu ikusgarria den paisajea ikusten. Ez da galtzeko bidaia txo!
Beheko geltokira heldu gara eta han museo txiki bat ikusi genuen. Eta, orain bai, egiten ditugu egurra barnitzatutako trenaren azken argazkiak eta jarraitzen dugu gure ibilbidea egiten.
Lehen gomendatu genizuen inguro herriak bisitatzera iparraldeko herrien nortasunaz jabetzeko. Berdintasun batzuk aurkituko dituzu hegoaldeko herriekin; baina diferentziak nabarmenak ere, adibidez hango frontoiak ez dituzte ezkerreko pareta. Euskera era entzungu duzu, jakina. ( 1869. urtean Luis Bonapartek zerrentatutako euskeraren 8 hizkeratik 4 hitz egiten dira bertan). Lehen esan bezala leku hauek kontrabando egiteko aproposak ziren. Gaur egun mugu politikoak, estauen artean, desagertu dira ez, ordea, muga fiskalak. Beraz ez da gauza bera izango tabako erostea beheko edo goiko geltokian, adibidez. Joango gara betidanik izan den Benta batera; Ibardin mendira. Baina gaur egun hipermerkatua ere emanten du leku honek. Tabako eta alkoholaren prezioa oso desberdina da iparralde eta hegoaldean eta horrexegatik jende asko joaten da prezio baxuen bila. Baina hemen dena ez da turismo fiskala baizik eta oso gomendagarria da mendiaz gozatzeko. Begira beheko argazkiak. Leku ederra, ez da?
Jan ondoren beste bi herri txikira goaz guztiz bisitatzeko gomendagarriak direnak; Bidasoako Bera eta Lesaka. Lehen Beran egon ginen. Ederra dudarik gabe. Berak bi auzo ditu errepide luze batekin batuta.
Lehenengo auzoan, Altzaten, etxe ederrak ikusten genituen. Tirol herria emanten zuen. Joan ginen Iltzea etxea bisitatzera non Pío Barojaren, literato handiaren sendia bizi zen. Han aurkitu genuen txoko ederrak. Begira goiko eskuineko argazkian non zubi romantikoa agertzen den; ez dut romanikoa esan romantikoa baizik.
Errepide luze bat ibili ondoren beste auzora ailegatzen gara non Udaletxea eta Eliza ikusten ditugun. Begira Udaletxearen aurrealdeko ederra!
Beratik hurbil Lesaka dago. Harriko herria ere bada, Bera eta inguruko beste herri bezalakoa. Eraikin asko ikusiko dituzu harriz eginak. Ez da harritzekoa zeren eta Lesakatik hurbil "Aiako harriak" baitiren. Han daude Euskal Herriko aitz zaharrenak.
Beno ba, amaiera emango diogu gaurko txangoari. Ezin duzu ibilbidea hau galdu. Merezi du eta. Euskal Herriko burdinbide famatu bat ezagutuko duzu eta gainera bai iparraldeko baita hegoaldeko euskal herriko herri politak ezagutzeko aukera izango duzu.
Joseba Barrio Ezkerra; gerok
Google Earth-ekin Larrun mendira
Estekak: Tren de Larrun eko webgunea. Esker onak: Hodei Goldarazena Patxi Arzamendi Berraondo. Santiago Yaniz. |