
|
|
|
Bilbon, 2007ko martxoaren 30ean. |
Larrungo burdinbide-kremailera (II/III) |
I |
III |
castellano |
|
"La Breche" igaro ondoren eta
zoragarria den mendia ikusiz hiru iturrietara goaz. Han hartuko dugu
baztergune bat eta itxarongo ditugu jaisten diren trenak desbideratutako
burdinbidea sartzen, gurutzaketa egiteko. Joaten garen lekuan ikusiko dugu,
argi eta garbi nola egiten den gurutzagune hau balazta-zainaren atzean
baikara.
Jarraitzen dugu tontorrerantz eta
berriro harritzen gara ikusitakoarekin. Orain ikusten dugu, gerizpean ere,
artalde bat. Jakina uztailaren erdian gara eta Eguzkiak gogorki jotzen du.
Kotxeak irekiak dira, lehiorik gabekoak, euri-zaparradaren kasuan gortinak erabili baino ezin duzu egin. Gortikak zuri-gorriak eta zuri-urdinak dira.
Tipi-tapa, tipi-tapa pixkanaka pixkanaka gorantz goaz, aldapa gogorra dugu orain . Aukera izaten dugu gure atzean zetorren trena ikusteko. Prest gaude hartzeko azkeneko bihurguneak hartzeko, oso itxia eta aldapaduna zena.
Lehiotik begiratuz gero Donibane lohitzune ikusi genuen, nahiz eta pixka bat lainotuta egotea. Egian esan, igoera hau lehenengo aldiz egin nuenean ez zen ezer ikusten, beraz, ez da hain txarto eguna nahiz eta hoberena ez izan.
Gailurrean gara eta paisaia ikustera goaz. Esan bezala ez da egunik hoberena ezta txarrena ere. Dena dela Hendaia, Hondarribia eta abar aise ikusten ditugu. Baita Bidasoako Bera ere.... beno.... egia esan Beran bertan gaude kartelan ikusten denez. Ikusi Jatetxearen aurrekoaldearen agertzen den izena, Larun. Beran Larun izenekin ezagutzen baita mendi hau.
Frantziako telebistako antena itzela ikusten dugu baita ere. Geltokia heldu baino lehen ikusten ditugu azken zatia non pottoka batzuk ikusten ditugun. Eta ikusten dugu baita ere prisma formakoa duen monolitoak.
Gailurrean bertan helipuerto eta jatetxe batzuk, kapera, eta abar. aurki daitezke. Beraz handik pixka bat urrundu behar duzula askatasun sensatzioaz jabetzeko.
(*) Egileak: Fondo Etor-Ostoa ( Santi Yániz ). Iturria: Mendikat) Goiko eskerreko argazkian Larunetik ikuspegi bat (Gogora ezazue Beran Larun izenez ezagutzen da mendi hau)
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||