|
|
|
Batzuetan aukera izan dugu lurrunak eragiten duen
mugimendua adierazteko, gehienetan lurrun makina batean. Guk, ordea, beste
lurrun makina aztertuko dugu; lurrun garabia hain zuzen ere. Azaltzen den
legea berea da; presiopean dagoen lurrunaren indarra erabiltzen da pistoia
mugiarazteko. Eta horren ondorioz baliatuko gara mugimendu horretaz nahi
ditugun emaitzak lortzeko.
Lehenengo mugimendua izango da, jakina,
lokomotoraren beraren mugimendua. Ez da ahaztu behar ikusten duguna lurrun
garabia bada ere printzipioz, lurrun lokomotora ere bada. Mugimendu horren
aparte, beste mugimendu batzuk egingo ditu gure lurrun garabaia.
Lehenik eta behin esan behar da zer den garabia. Ba
igon eta garraiatzeko edozein makinak izango da garabia, batez ere astunak
diren zamak.
Badira garabi mota anitz baina lehenik eta behin
bitan zati genitzake garabi guztiak; Zubi garabiak direnak eta garabi
besodunak. Zubi garabiak industria guneetan daudenak dira. Hemen behean
duzue argazki bat. Garbai besodunak ohikoenak dira adibidez obra guztietan
ikusten ditugunak.
Guri dagokigunez gure lurrun garabia bigarren
multzoari dagokio, garabi besodunei hain zuzen ere. Ikusi beheko argazkian
margoztutako geziak; Zuriz daudenak adierazten dute aurrerantz eta atzerantz
mugimenduan, burdinbide gainean. Gorriz irudikatu dugu kakoaren mugimendua;
gora eta behera doana. Urdinez dagoena geziari dagokio. Gora eta behera doa
ere baina ez bertikaletik baizik eta anguloz. Eta amaitzeko berdez
ikusten duguna da garabiaren bere ardatzetik egiten duen bira. Eskuineko
argazkian ikusten dugu mugimendu hau.
Beno, behin garabiak egin ditzakeen mugimenduak
ikusita ba orain saituko gara azaltzen zen egien behar den lurrun bidez
mugimendu horiek gauzatu ahal izateko.
Lehen esan bezala nahiz eta garabia den, lurrun
lokomotora ere bada. Horregatik gaitasuna du garabiak bagoiak garraiatzeko.
Nola lortuko dugun lurrun garabia honek
mugimendu hauek egiteko? Ba lehenengo erantzuna presiopean dagoen lurrunen
bidez esatea litzateke. Beraz lehenengo gauza izango da lurrun hori lortzea.
Ea ba.... Saia gaitezen!! Lurrun lokomotoretan bai tenderdunak bai
tankedunak direnak eskura dugu lehengaiak lurruna sortzeko, hau da, ikatza
eta ura. Kasu honetan, ordea, garraiatuko behar ditugu
Momentuz garabiari gehituko zaie biltegi hauek
artean, eskuz eramango ditugu gaiak. Beraz ikatza, zura, eta oihalak
eramango dugu. Baita ere sukoia den likidoa; gasolina edo. Beraz sartuko
ditugu labean bustitako oihalak eta zur zatiak. Sua emango diogu oihalari
eta pixkanaka pixkanaka ikatza gehituko diogu labeari. Hau suari dagokiona.
Behan dugun beste lehengaia ura da. Irudian ikus
dezakegunez ura galdaran dago bi lekutan. Bata galdaran bertan. Han berotzen
baita lurruna sortzeko. Baina behar dugu beste lekua bertatik galdarara ura
eramateko behar dugunean. Kontuan hartu ura lurren bihurtzen denean uraren
maila jaisten dela. Kontuz ibili behar dugu horrekin zeren eta urik gabe
geratzen bada galdara... akabo!! Beraz galdaran ura agortzen den
heinen gehitu beharko diogu. Hori lortzeko injektorea erabiliko dugu. Tresna
horren bitartez leku batetik bestera bidaliko dugu ura. Normalean lurrun
lokomotora berak egiten du, lurrunak ematen dion indarrarekin, baina gure
kasuan ez dabil ondo injektorea eta elektrikoa den motore baten bitartez
egingo dugu.
Uraren beroketaren protzezua martxan denean
erabiliko dugu denbora garabiaren engranajeak koipestatzeko. Leku askotan
ipini dugu koipea.
Esan dugu suaren kalitatea oso garrantzitsua dela,
baina baita uraren kopurua eta tenperatura. Ikazkin ona adi egon behar da bi
aldagaiei; ikatza eta bere behar bezalako erabilpenari eta gauza bera
urarekin. Su ona dela ohartzeko edo labea begiratu eta baita keari ere. Kea
gardena bihurtzen denean konbustio txarra dela esan nahi du eta gehitu behar
diogu ikatza labeari.
Urarekin bi gauza bereziki; bat, saiatu behar dugu,
derrigorrez ura irakiten den ura hutsik ez geratzea, bestela eztanda bat
geratuko zen. Horretarako noizbehinka ikusi beharko diogu uraren mailari,
irudian agertzen den tresnan. Konturatzen bagara uraren maila jaitsi egin
dela gehituko behar zaio galderari injektoraren bitartez. Baina kontuz
gehitu behar da ura pixkanaka pixkanaka, ze gehiegi botatzen badugu une
batean uraren tenperatura asko jaitsiko da eta lurrunaren sormena geratuko
da.
Beno, dena ondo egin badugu manometroaren orratza
(eskuineko beheko argazkian ikusten duzuena) biratuko da. Behin gutxieneko
maila izan ondoren gauza izango gara garabia mugitzeko. Ez da komenigarria,
hala ere, gutxieneko mailarekin mugitzea, hobe da ziurtasun mailara
ailegatzea. Baina maila hori lortu ondoren garabiak egiten dituen mugimendu
guztiak egin genitzake.
Beraz lortu behar duguna zera da, lurruna presiopean
izatea. Lurrun hori askatuz, indar handiz irtengo zen eta indarra hori da
erabili behar duguna. Ate hori da zaindu behar duguna, lurruna irekitzen eta
ixten dena. Beti ez dugu beharko indar bera, horregatik hori neurtu behar da
eta horretarako erabiliko dugu erreguladorea. Izen hori ematen zaio palanka
hori; "erreguladorea" oso garrantzitsua dena mundu honetan. (Beheko
argazkian gorrizko hesiak markatzen duena). Beno behin presiopean diren
lurrun hauek astatuta mugitzen dituzte pistoiak. Beraz lortu dugu jadanik
zeozer mugitu, pistoiak. Beraz indarra badugu. Geratzen zaiguna da mugimendu
hauek guztiak bideratu behar dugun mugimenduak lortzeko.
Laburbiltzen; lehengaiak bihurtu behar ditugu; hau
da, Ikatza eta ura bereziki bihurtu behar dugu presioean dagoen lurrunez,
eta protzesu hori etengabe. Beraz lurruna behar bezela lortu eta behar
bezela erabili. Hori besterik ez da.
En la imagen de la izquierda mostramos los dos vástagos de los pistones que trasladarán el movimiento En la imagen de la derecha los pistones en pleno funcionamiento. Como decíamos antes esos pistones nos producen un movimiento que nosotros deberemos de guiar para conseguir todos los movimientos requeridos de nuestra grúa. Eso se consigue mediante esas palancas que emulan empuñadura de madera (en realidad están pintadas de rojo) que veis en la fotografía. (4 en total)
Begiratu eskerreko argazkian; han agertzen dira pistoiak. Hauek lurrunak mugitzen ditu eskuineko argazkian ikusten dugunez. Beraz, gero palanka hauek guztiak erabiliz guk aukeratu dugu ze nolako mugimendua egitea jatorrizko indar hau erabiliz. Hori lortuko dugu beheko argazkian non agertzen diren hainbeste palanka.
Ezkerreko lehena garabaia bere ardatzetik
biratzeko da. Begiratu goiko eskuineko gurpilak. Lehen ikusi dugu
mugimendu hori.
Orain saiatuko gara gaiontzeko hiru palankak azaltzen.
Begira Xaflan agertzen diren izenak. Ezkerreko
zutabean; Flecha, parada, marcha. Eskuineko zutabean, berriz, Arriar, parada
e Izar.
Nahiz eta gainetik izan ere saiatuko gara azaltzen
zertarako diren palanka horiek. Hasiko gara irudian dagoen "acople del
gancho" izenekin. Begira behekoargazkian. Ikusi gurpil handia. Hori izango
da kakoa (gantxoa) goitik eta behetik eragingo duena. Baina hori lortzeko
lotu egin behar da bi horzdun gurpilak. Beraz palanka horrekin lortuko dugu
bi gurpilak lotzea mugimendua hasteko. Gurpil txikia engranatu behar da
gurpil handian. Beste batzuetan, aldiz, engranatu gabe, mugitzen da gurpil
handia. Eskuineko argazkian ikusten duguna engranatu gabe ari da mugitzen.
Gantxoa berez ari da jaisten, eta mugimendu hori kontrolpean edukitzeko balazta erabiltzen dugu. Baina hau ezin da egin zamarekin.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||