|
Lehenik eta behin esan behar da katenaria kurba bat
dela. Nola sortzen da kurba hau. Ba Kable (homogeneoa, malgua eta
zabalgarri ezinezkoa den haria) bat eskegitzen ba dugu bertikal berdinean ez
dauden bi puntutik. Bihurgune honek traiektoria bat egindo du bi muturren
dauden tentsioaren arabera. (Hau kanpo grabitatorio batean, jakina).
Katenariaren izena katetik dator (catenarius, kateari dagokiona. Wikipedia
entziklopedia)
Hariaren muturrak bertikal ezbedinetik eskegitzen
baditugu, bihurgunea izango da handiagoa edo txikiagoa. Distantzia hori,
horizontaletik neurtuta gezia (irudian f) deitzen da. Bi muturrak horizontal
berean badira, gezia izango da erdi erdian.
![]()
(*) Pisua uniformea daukan eroalea, altura
berean diren A eta B puntutik helduta, Katenaria izeneko bihurgunea egiten
du. f da beheko puntutik AB marrara gezia deitzen da. "a" da "vanoa" edo
Atik Bra dagoen distantzia. Distantzia hori 500 metroko baino txikiagoa bada
erabiliko dugu parabolaren formula, katenariarena erabili beharrean, ze
askoz ere errezagoa da eta diferentzia ez da hain handia.
Irudi hau hartu dugu web
honetatik. Ikusten duzuenez katenariaren ikaspenak dauka erabilera asko,
ez bakarrik korrontea elektriko lokomotorei eramateko, baizik eta tentsio
handiko dorreak, funikularrak, teleferikoak eta abar erabiltzen dute
katenariaren kalkuloak.
"Kateneria" izenez ezagutzen dugu ere, eta hemen da
guri gehien inporta gaituena, elektrikoak diren lokomotorak erabiltzen duten
sistema indarra hartzeko. Katenariaren bidez lortzen da hariak ahalik eta
burdinbide
ari paraleloa joan dadila. Horretarako erabiltzen da sistema konplexu bat. Sistema honek baditu osagarri batzuk; bat da katenaria osoari izena ematen diona.
Ez galdu web hau.
Ferrocarriles. Han burdinbide
arekin zerikusi duten gai batzuk jorratzen dira. Haien artean, Katenaria. Hemen jarriko dut eskema adierazgarri bat. Ikusten duzuenez eta lehen esan bezala da osagarri bat "i" deiturikoa katenaria osoari izena ematen diona.
(**) de Dennis van Leuverden.-en argazkia . railfaneurope..
Dakizuenez katenariatik hartutako elektrizitatea da
sistema bat, agian hedatuena, baina badira beste batzuk; burdinbide
tik bertatik hartzea, bai errailetik, bai hirugarren erraila erabiltzen.
Beste sistemara itzultzen, hau da elektrizitatea
goitik hartzen denara esan behar da batzuk izan zirela, denboran zehar,
erabilitako sistemak; "Trolley" izeneko sistema erabiltzen. Sistema hau
tranbiek batez ere erabili zituzten (Ia-ia sistema bera erabili zituzten,
baita ere, autobus batzuk, trelebusak hain zuzen ere.
Eta gero katenariak; Lehena ikusi dugu, hein handi
batean, lehen. Gero etorriko ziren hobekuntzak. Konpentsatutako katenaria.
Hemen egiten dena zera da; pisu-sorten bidez, hau da pisu eta kontrapisuak
erabiltzen saiatuko gara katenariaren hariak ahalik eta tentatuak izateko,
tenperatura aldaketei eta beste gauzei aurre eginez. Azken urteotan
gehitu dira katenaria beste mota bat, katenaria zurruna izenekoa. Katenaria
zurruna profil baino ez da bere barruan kontaktu-haria daramana. Oso ohikoa
da metroren sistematan.
Orain arte nahiz trolleye nahiz katenaria, arrunta
edo "konpentsatuta" baina beti beti hari bat baino ez electrizitatea
hartzeko edo bi izanda leku beretik. Orain, ordea beste mota bat ikusiko
dugu. Irudian ikusten duzue hartzen ditu elektrizitatea bi haritik (hau
gertatzen da Korronte alterno trifasikoan dagoenean eletrifikatuta.
Goiko argazkietan ikusten dugu katenaria bikoitza.
Are gehiago ba ziren beste katenaria mota batzuk oso bitxiak gainera. Behean
ikusiko duzuenez ez zituen hiru hari bakarrik baizik eta goian egon
beharrean aldameneko katenaria bazen.
Informazio gehiagorako elektrifikazio motei buruz
liburo ezinhobera jo:
(100 urte Trakzio elektrikoa euskadiko trenbideetan; Juanjo Olaizola Elordi; EuskoTren)
Ikusi ere pantografoa
Catenaria
en Trainz.-era jo.
Joseba Barrio Ezkerra gerok |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||