![]() |
||
|
Begiratu goiko diesel lokomotoran, oso sinplea da bere formula; 1'A' eta dagokio BR 670 germaniar lokomotora honi. |
||
![]() |
||
![]() |
||
|
Goian ikus dezakegu diesela den automotore bat, DB 642 "Desiro". Printzipioz ardatzen formula B'2'B'koa da. Baina nola adieraziko dugu bi kotxe daukagula bogie bat konpartituz, hau da, giltzatua den osaketa dugu. Beno kasu honetan bogie horrí -2'- horrela adieraz genezake. Beraz, orain gure trena B'-2'-B'. Nik uste dut informazio gehiago ematen dugu hau ipintzen beste era baino. Beste lekuetan ikusi dut horrela adierazita horrelako lokomotorak; B'2'B'. Baliagarria da baita ere zeren eta giltzatua dela erakusten baita. |
||
![]() |
||
![]() |
||
|
Goian ikusten dugun trenak B'2'+2'2'+2'2'+2'B' formula dauka. Dena dela hori notazio bat baino ez da eta ikusten dugun legez forma gehiago erabil daiteke. |
||
|
Esan bezala konponketa hauek izendatzeko osatzen duten kotxeak zenbatu baino ez da egin behar. Horrela hitz genezake DMU-7; EMU-5, EMU-4 eta abar. ¿Zer esan nahi du horrek? DMU eta EMU dira Diesel multiple unit (DMU) eta Electric multiple unit (EMU) izenen inizialak. Numeralak adierazten du zenbat unitate daukan trena bai motordunak baita atoiatuko unitateak ere. Beraz TGV ezeguna adieraz dezakegu bai EMU-12 moduan baita Bo'Bo'+Bo'-2'-2'-2'-2'-2'-2'-2'-2'-2'-Bo'+Bo'Bo' moduan ere. (Beste TGV ere EMU-10 den). Gioi hauek giltzatua den antolaketa adierazi nahi du ikusi dugun moduan. |
||
![]() |
||
|
Ikus dezagun orain beste izendapen mota bat. Hau egiteko erabiliko dugu Mc, M, R, Rc aldagai non M motorduna den adierazten du eta R atoia dena. "c" hizkia, ordea, erabiliko dugu bai motorduna den eta baita atoiduna den unitatek kabinadunak diren. Adibidez, beheko irudian Renfe 597 trena ikusten dugu, TERra hain zuzen ere. Eta adieraziko dugu Mc-Rc eta parentesi artean ipiniko dugu (Mc-Rc) zeren eta hori semitrena baita eta beti doa horrela. |
||
![]() |
||
|
Egia esan ia ia motordunak diren unitateak kabinadunak diren baita ere. Baina ez denak beraz hauei adierazteko M batekin izenda genezake. Kasu honetan dago adibidez germaniarra den IC3-3 (edo ezagunagoa da AVE-3 ere) zeinaren formula Bo'Bo'+2'2'+Bo'Bo'+2'2'+2'2'+Bo'Bo'+2'2'+Bo'Bo' den. Hemen ikusten dugu motordunak diren unitateak ez soilik goiko eta atzeko partean baizik eta erdian ere. Eta horrela adieraz genezake horrela; Mc+R+M+R+R+M+R+Mc eta errezago ere EMU-8 Beno ba, gutxi gora behera hori da lehenengo hurbilpena diesel, elektrikoak eta bidaiarentzako autoren izendapena. Gai honi buruz ikusi ere: UIC Sailkapena (Wikipedia) Denominación rodaje de los vehículos (listadotren)
|
||
|