index Trenak Express 

Diesel, elektrikoak eta bidaiarentzako trenen izendapena  (II/IV) 

 

 

aurrekoa

 

Goiko irudian giltzatuta den beste lokomotora ikusten dugu. Ikusitako arrazonamenduarekin Bo'Bo'Bo'+Bo'Bo'Bo' dela esango dugu. Era berean Bo'Bo'Bo'x2 formula erabil genezake.

Lokomotora mota hauek, tandem deiturikoak. Irudian erakutsi nahi dugu 289 edo 269 motakoa. Locomotora bakoitza B'B' motakoa da. Horrela tandema izango zen B'B'+B'B' edo batzuetan B'B'x2

 

Goiko irudian, berriz, beste gauza bat ikusten dugu. Bai aldeko partean baita atzeko partean ere bi ardatz ikusten ditugu mugimendua transmititzen ez dutenak. Beraz 1 zenbakia gehituko diogu formulari . Kasu honetan ere jakin badakigu hiru ardatzak autonomikoki funtzionatzen direla, beraz, " o " hizkia gehituko diogu C hizkiari. Batzuetan ez da agerian ikusten C motakoa ala Co klasekoa den. Bukatzeko ikusten dugu bai aurreko baita atzeko ardatzak biratzen dira eta horregatik   " ' " ikurra gehituko diogu formulari 1'CoCo1' Amaitu dugu lokomotora honekin? Ez, begiratu nolakoa den; bi gorputz ikusten dugu, hau da, lokomotora hau giltzatua da beraz lehenengo eta bigarren ardatzen multzoa adierazteko " - " ikurra erabili behar da. Azkenean, beraz, 1'Co-Co1'

Goian giltzatua den beste trena ikusten dugu. Hiru zatitan banatuta. Bakoitzak D ardatzen moldaketa daukatenak ardatz ez eragilea banarekin bai atzeko partean eta baita aurreko partean ere. Beraz 1'D-D-D1'. Esan bezala ikur " - " honekin adierzten dugu giltzatua dela lokomotora; zatiezina.

Orain arte ikusi dugu ardatz mota berdinak elkarrekin. Baina ez beti da horrela baizik eta bogie berean doaz eragileak eta ez eragileak diren ardatzak. Kasu honetan multzoa parentesi artean adieraziko dugu; hau da norabidezko ardatza, adibidez 1 modukoa, motorduna den ardatz batekin doanean, pentsa dezagun A den, osatuko dute 1A eta, esandakoa kontutan izanda (1A) adieraziko dugu.

Goiko irudian badugu diesel lokomotora bat bogieak hitzegindako moduan dauzkana; hiru ardatzduna non lehenengo eta hirugarren ardatzak motordunak diren eta erdikoa norabidezkoa, beraz (A1A) eta konkretuki (A1A)'.

 

Goiko irudian gauza bera ikusten dugu; ardatz multzo berean ikusten ditugu bai eragileak diren ardatzak eta ez eragileak 1Co Co1, baina birakariak direnez; (1Co)' moduan adieraziko ditugu.

Hurrengoa