Google analytics

 

  index Trenak express 

 

Trazkioa burdinbidean  

        castellano

 

 

Lehenik eta behin Trakzioa bera zer den zehaztu behar da. Hori lortzeko hitegira jo behar izango dugu ea zer dakarren.

Trakzioa: Ibilgailu bat arrastakaren ekintza edo edozein mekanikoa den prozeduraren bitartez ibilarazi. (Larousse)

Beraz, bigarren zati hori kontuan hartuta saiatuko gara prozedura mekaniko horiek bilatzen zeren eta prozedura hauek lortzen dute, trenen kasuan, hauek errailen gainetik ibiltzea.

Lurrun garabiari buruz ikusi genuen nola lortzen zen indarra enboloa mugitzeko, bai garabian bata edozein lurrun lokomotoran ere. Prozetzu horretan zilindro barruan mugitzen den enboloaren bitartez bilakatzen zen lurrunetik sartutako bero-energia mekaniko energian. (Savat)

Adoz, guk badakigu orain nola mugiarazi enbolo hori gurpilari mugimendua trasmititzen dena.  Baina jakin behar da orain ea enboloaren mugimendu horrekin nahikoa dugu lokomotora mugitzeko eta nahi dugun moduan trena burdinbidea gaitetik joateko.

Ikertu egin behar da nola da posible hain lauak diren bi azalen artean, gurpilarena eta errailarena atxekidura (itsasdura) lortzea.

Mugimendu horiek guztiak aztertzeko hasiko gara aztertzen nolakoa de traktorea ez den ardatzen mugimendua.

 

Kasu honetan traktorea ez den ardatzak arrastatua da. Mugimendu hori 1 zenbakiarekin adierazte dugu. Indar horri 2 zenbakiarekin indarra oztopatzen dio. (marruskadura indarra). Dakigunez marruskadur indar guztiak mugimenduari kontrakoak dira. 1 eta 2 indarrek  indar-pare bat osatzen dute. Indar pareak da gurpila errail gainetik errodatzea eta ez barrik biratzea.

Mugimendu hori osos intiutiboa da. Pentsa dezagun badaukagula txanpon bat eta azal gainetik baina azala ikutu gabe mugitzen dugula. Gero azala ikutu bezain laster ohartzen gara txanpona errodatzen hasten dela. Ba azala hori da mugimenduari oztopatzen zaio. Hori da marruskadura indarra.

 

Joan gaitezen orain traktorea den ardatzera. Hemen desberdina da geziaren azalpena.  Kasu honetan gurpilari ematen zaio, enboloaren bitartez mugimendu bat birakaria dena. Urdinez adierazi dugu (1)

Baina mugimendu zirkular hau alda dezakegu indar-pare batean; zuri margoztutako bi geziak 2 zenbakiarekin adierazita. Beste edozein indar ezean gurpila hori biratu baino ez du egingo. Errodatzeko beste indarra behar du; lehen ikusitako marruskadura indarra 3 zenbakiarekin adierazi dugu. Mugimenduari ere aurre egiten dio. (*) Baina kontuz! gurpilari mugimenduari aurre egiten dio baina gurpilaren beheko parteari; begiratu 2 zenbakiarekin zuriz margoztuko beheko gezia. Hori ezkerretara zihoan, beraz, marruskadura indarra eskuinetarantz joango da.

Indar hauen guztien batuketa 4 indarra da.

Marruskadura indar hori (Itsasdura) handiagoa edo txikiagoa aldagai batzuen arabera, gero ikusiko dugunez.

(*) Esan dugu marruskadura indar hori mugimenduari aurre egiten dio para ikusi norabide kontrakoa daukala traktorea den ardatzea edo gidatua den.

Itsaspena ibilgailuaren errodajearen kualitatea eta kontutan hartzen du  ukipen azalera diren akzio eta erreakzioak. (gurpilak eta azala edo gurpilak eta erraila)(Larousse)

Azter ditzagun zeintzuk diren lokomotoraren mugimenduan parte hartzen duten indarrak. Gure kasuan bi ardatzetako lokomotora bat dugu non aurreko ardatza traktorea den eta atzekoa gidatua. Eta lokomotora  maldan-gora  dago.

1 zenbakiarekin adierazi dugu lokomotoraren pisua. Maldan gora izanez, pisua ez dator bat burdinbidea gainetik lokomotoak egiten duen indarrarekin (2). Lokomotoraren pisua bitan banatzen du; aipatutako indarra (2) eta beste indarra bat agertzen da lokomotoraren mugimenduaren aurka doana. (3)

Aztertu behar dugu lokomotora burdinbide gainetik egiten duen indarra; Esan besala lokomotora aldapan egonda, lokomotoraren pisua banatzen da bi indarretan; burdinbide gainean eginten duen indarra baina beste indarra agertzen da aldapan gora lokomotora joanean norabide aurkakoa daukana. Gero eta aldapa gehiago orduan eta indarra gehiago izango da.

Ikusi dugu baita ere nola marraskadura indarrak desberdinak eta norabide aurkakoak dira traktorea edo gidatua den ardatza. Gehien interesatzen zaiguna da traktorea den gurpila (ardatza) baliatzen den marraskadura indar hori mugimendua  baliatzen dena. Formulismo handia sahiestu nahian esan dezakegu indar hori lokomotorak burdinbide gainetik egiten duen indarraren porportzionala da, 2 zenbakiarekin gezi arrosa.

 

Itsapena gehitzen eta gutxitzen da zirkunstrantzia batzuen arabera

* Ukipen azalaren arabera; baina burdinbideen kasuan baditugu zeintzuk diren azala horiek eta ezin dugu aldatu. Baina kasu batzuetan egiten dena zera da; harea bota errailetara. Horrekin lortzen dugu itsaspen handiagoa.

* Bestea da burdinbide gainetik lokomotorak egiten duen indarra; Indarra handiagoa adierazi nahi du marruskadur indarra handiagoa ere. Beraz pisu handiagoa denean indarra handiagoa izango da. Baina aldapa gero eta handiagoa izatean indarra orduan eta murritzagoa izango da.

* Beste faktorea izango da, jakina, gurpila traktorea den. Orduan lokomotora batetan gero eta ardatz traktorea gehiago izan orduan eta itsaspen handiagoa lortu. Beraz, itsaspen gehiago lortzeko traktoreak diren ardatzak gehitu. Begiratu beheko lokomotoran; bost ardatz traktoreak ditu.

 

Lortu behar dena zera da; eskuineko geziak (lokomotoraren aldapan gora norabidea doanean) ezkerreko direnak ( batuketan) baino handiagoa izatea.

Baina neurri horiekin (ardatz traktoreak gehitu, eta abar ) ez dugu lortzen behar bezelako itsaspena beste mekanismoetara joko beharko dugu, adibidez, malda gogorra bat gainditzeko. Adibidez, Kremailera-burdinbideetara joan gaitezen.

 

Kremailera burdinbideen barruan piñoi eta kremaileraren artean moldaketa batzuk ikusi genituen. Strub, Abt (piñoi eta kremailera bikoitza), Locher (piñoi eta kremailea bikoitza eta horizontal moduan), eta abar.

Begiratu an itsaspena askoz ere handiagoa da gurpil eta errailearen artean lortuarekin konparatuz

Baina agian kremailera sistemekin ere ez dugu lortuko beharrezko itsaspena. Orduan agian lokomotoratik bertatik ezin da indar gehiago atera eta beste lekura joan behar, indar horren bila, kasu honetan lokomotora edo kotxetik kanpo. Begiratu beheko irudian urdinez margozturiko gezia; Zer da hori? Ba funikular sistema batek eskaintzen duen indarra.

 

 

Funicular sistema batean ez dugu, normalean, lokomotorerik eta orduan indarren eskema desberdina da. Hemen kotxeak ez du eman trazkioa , sokoak bai ordea, nahi dugun beste.

 

Artikulo honetan ikusi dugu zer egin alpapei aurre egiteko. Baina beste batzuetan ez da hori egiten baizik eta aldapa saihesten da. "Tren a las nubes" izeneko argentinar burdinbidean, adibidez, ingeniariak aurre egiten zieten aldapei ez kremailera sistemak erabiliz baizik eta aldapak saihestean, hain zuzen ere, zig-zag egiten, kizkurrak egiten eta abar. Ikusiko dugu, nola ez, asmakizun horiek guztiak eta jakina, funikularrei buruz ere hitz egingo dugu.

Joseba Barrio Ezkerra, gerok

Enlaces:

Enciclopedia SALVAT "Cómo funciona".

Enciclopedia Larousse.

Trenak (Gerok Screens)