index  blog  fotogalerķa  Patrimonio  Diccionario  Calendario  Reportajes  Capturas

 

Lurrun lokomotoren izendapena (II/IV) 

    

 

Tankedunen lurrun lokomotoren barruan badira beste lurrun lokomotora batzuk bereizitazuna dutenak; Begiratu beheko irudian. Badirudi galdararen gainean estalki bat edukitzea; arbalda, basta, txafla....

Begiratu nolako forma duen gaineko estruktura; ez da besteak bezalaxe, hau da , zilindroduna baizik eta badauka horrelako arbalda zaldi montura balitz bezala.

Kasu hauetan izendapen arruntari gehitzen diogu S hizkia  Sanndle adierazi nahi du ingeleseraz.

Orduan irudian duguna da 0-6-0 ST, ze ez da arbaldaduna bakarrik baiziki eta tankeduna ere bada.

Goiko irudian ikusten duzuen lurrun lokomotora Espinal duzue. Euskal burdinbidearen museoan dago ikusgai. Baita behekoa ere.

 

Lurrun lokomotora honetan, aldiz begiratu ze nolako forma daukaten; Pannier Tank izenekoak dira (Pannier = alportxa, zakuto). Beraz irudian ikusten dugun lurrun lokomotora 0-6-0 PT motakoa da.

Beste hizki bat ikusiko dugu noizbehinka W. Hizkia horrek zer esan nahi du. Ba Walschaerst sistema erabili duela trasmisio sisteman.

Beste hizkia agertzen dena da "F". Hizkia horrek adierazi nahi du Fireless motakoa da lokomotora. Fireless lurrun lokomotoretan lurruna ez da sortzen suen bidez zeren eta lokomotorak ez baitaku fogoia. Hartzen dute lurruna dagokien lekutik. 0-4-0FT

Azken ikusitakoaren antzera da aire konpritatukoa. Honek ere ez dauka fogoirik. "A" hizkien bidez adierazten dira, adibidez 0-4-0AT

Batzuetan ere garabiak adierazteko erabiltzen da G hizkia.

 

Une honetan hitz egingo dugu, zeharka izan bada ere, "engerth" lurrun lokomotoraz. Hauek orain arte ikusitakoaen desberdinak dira. Hauek ere, "engerth" lurrun lokomotorek tenderrak dituzte, baina ez da desberdintzen lokomotorekin, hau da giltzatuta dago tenderra eta lokomotora. Gogora dezagun lehen esandakoaz, tenderduna den lurrun lokomotora izendatzeko erabili izan dugu horrelako izendapena; 4-10-0/4-4.

Kasu honetan adibidez "2-6-0  + 4 Engerth" erabiliko dugu. Notazio hau EUZKADI lurrun lokomotorari dagokio. EUZKADI lurrun lokomotora, behean ikusten duzuena, euskal burdinbidearen museoan dago.

 

 

 Orain beste lurrun lokomotora mota batzuk ikusiko ditugu. Hauek giltzatuta eta erdigiltzatutak dira. Bi mota daude; Mallet ezagutarikoak eta Garratt izenekin izendatzen dizkiogunak.

"Portugal" lurrun lokomotora artikuluan ikusi genuen Mallet izeneko ardatzen argazkia.

Begira, kasu honetan ba dago hiru ardatzen multzoak baina kontuz hau ez da, 2-4-6  EZ! Ikusi egin behar da mi eragileak diren ardatz multzoak daudela; eta horrexegatik agian pentsa genezake ba bost dira ardatz eragileak.... orduan..... 2-10-0   EZTA!

Eragileak diren multzo bakoitzari zenbaki edo hizki bat behar dio, erabiltzen dugun sistemaren arabera. Beraz, lehenengo multzoa 2 gurpil, bigarrenean 4, hirugarrenean 6 eta laugarrenean ez da bat ere. Orduan izendapena hauxe dugu  2-4-6-0 gurpilei dagokienean, gero nahiz eta han ikusi ez dakigu tankerduna da beraz, 2-4-6-0 T. Beste sistema erabiliz 1230T.  UIC sistema erabili ondoren dakigun bezala gurpil eragileak hizkien bidez adierazi behar da, hau da 1B'C T.

Konturatu B atzetik jarri dugu ' adierazteko bi ardatz horien taldea biratzen duela bere kabuz. C ardatzen multzoa berriz ez da biratzen bere kabuz, baizik eta locomotorarekin.

Eta estruktura margotuz  <oOO + OOO T.  Horrelako lurrun lokomotorei Mallet deitzen zaie.

Baina badute beste era izendatzeko ere  2-4-(0)  +  (0)-6-0 . Kasu honetan parentesi artean doan zifra beti dira zero.

Aipatzekoa da baita ere ez bakarrik bi baizik eta hiru multzo eragileak ere batu daitezkeela. Kasu honetan erdiko gunea hiru hizki (edo zenbaki batzen dira).

Adibidez 1DDD1,   2-8-8-8-2, 14441, baina baita 2-8-0 + 0-8-0 + 0-8-2. Hauei "Triplex" izena ematen zaie.

 

Hurrengoa