|
Batzuetan ikusten dugu lurrun
lokomotoraren izenaren ondoan zenbaki batzuk, edo zenbaki eta hizkien arteko
konbinazio bat. Beste batzuetan, aldiz, izena da lurrun lokomotoraren mota
adierazteko erabiltzen duguna.
Baina nola jakin ze nolako lurrun
lokomotora den gurpil eta beste gauzei begiratuz gero?
Esan bezala gurpilei edo ardatzei
begiratu beharko diegu. Begira behean duzuen lurruk lokomotorearen gurpilak.
Banatu ditzakegu gurpil guztiak hiru multzotan;
Lokomotoraren aurre-aurrenak doanak
dira gurpil edo ardatz eramaileak edo besterik ezean aurreko ardatzak.
Lokomotoraren erdian gurpil
handiagoak ikusten ditugu; hauek dira ardatz eragileak. Ikusten denez
gurpil guztiak daude lotuta bielen bidez.
Lokomotoraren atzeko aldean doanak
atzeko ardatzak dira.
Ikusiko dugunez ardatz eragileak
ezinbestekoak dira baina lurrun lokomotora guztiek ez dute batzuetan ez aurreko
ardatzak, atzokoak edo ez bata ezta bestea ere. |