Kremailera burdinbidea |
|
![]() |
|
Lehenik eta behin jakin behar da nondik datorkie Kremailera izena tren batzuei. Ba, kremailera da engranajeak dituen pieza bat. Engranajeak, dakigunez, gurpilak dentadunak baino ez dira. Errotazio mugimendu bihurtzeko erabiltzen ditugu engranajeak. Oso ohikoak dira engranajeak edozein makinerian; automobilak, erlojuak, argazki makinak eta abar luzetan.
Aukera izan genuen engranaje asko ikusteko lurrun garabiari buruz egindako artikuluan. Beheko irudietan engranajeen sailkapena ikus dezakegu. Hauetako bat zilindriko izenekoa da, hortzak zuzenak dituena. Ardatz paraleloen artean mugimendua trasmititzeko erabiltzen dira. (Beheko ezkerreko argazkia).
Hori da guri interesatzen zaiguna. Ikusten duguna zera da, bi dentadun gurpilak bata bestearekin akoplatzen direnak. Batak eragiten dio mugimendua besteari edo gurpilari berari gero ikusiko dugun legez.
Pentsa dezagun kremailera ezaguturiko pieza finkoa dela. Beraz, birakaria den mugimenduak eraginten dio piñoi berari mugitzea, modu linealean. Piñoia izan balitz finkoa zena kremailera izango zen mugimendu lineala egingo zuena baina kasu honetan aurkako norabidean.
Hau da, hain zuzen ere, kremailera-burdinbidean geratzen dena. Motorrak eragiten duen birakaria den mugimendua bi indarretan bana dezakegu. Gezi beltz horiek, goiko eskuineko irudian agertzen direnak dira birakaria den mugimenduaren baliokideak. Gorriz margoztu dugu beste gezi bat, kasu honetan erreakzioarena. Hau eragiten du kremaileraren hortza piñoiari. Errez da ikusten nola sortzen den mugimendua, baina zer gertatzen da piñoi eta kremaileraren artearen ordez hitz egiten dugu gurpila eta erraileaz, biak guztiz lauak? Dakigunez burdinbideen ezaugarri oinarrizkoena bere izenetik beratik dator, hau da, burdinbide (errail) gainetik joatea. Gurpilen zirkularra den mugimendua burdinbide gainetik lineal mugimenduan bihurtu behar da. Kasu honetan ez da hain nabaria izaten goian ikusitakoaren arabera. Kontzeptu berri bat sartu behar da; Itsaspena. Trakzioari buruz artikuloa ikusi. Hasiera batean ez zen gurpilen eta errailen artean itsaspenez sinesten. Horrexegatik Blenkisop ingeniariak, zein burbinbide bat egiteko agindua zuena, hirugarren hotzdun erraila ipini zuen piñoiarekin engranatzeko.
Dena dela, aipatutako asmakizun egin ondoren ohartu ziren batzuetan ez zen beharrezkoa hirugarren errail hori eta erraila eta gurpilaren artean sortu zela nahiko itsaspena gurpilak burdinbide gainetik ibiltzeko eta ez soilik biratzeko. Hala eta guztiz ere, ingeniaria hura, nahiz eta zeharka izan kremailera-burdinbidearen asmatzailea jotzen da. 1811.urtean izan zen Blekinsop eta Murray lehenengo meatz burdinbidea eraiki zutenean Middelton eta leedes-en artean.
Baina, esan bezala, laster kontoratu ziren, batzuetan, kremailera ez zen batere beharrezkoa eta 1813. urtean Hedley-ek eraikitzen du itsaspen zuzeneko lehenengo lurrun lokomotora.
Blenkisop eta Murray-ren asmakizuna hasiera batean porrota ematen zuen. Baina urte batzuk geroago asmakizun horretara jo zuten berriro trazkio falta zegoenean aldapa handiak zegoenean. Hau gertatu zen 1869. urtean. Urte horretan eraiki zen lehenengo kremailera-burdinbidea Washington mendira igotzeko; New Hampshiren. Europara heldu zen 1871. urtean Bitzmanetik Rigi mendira (Suitzan, Lucernatik hurbil) ibilbidearekin. Lana hau Nikolas Riggenbach ingeniaria egin zuen.
Lucernatik ez urrun beste kremailera-burdinbide famatua eraiki zen; Pilatus burdinbidea. Oker ez banago aldapa gehien daukan burdinbidea da. Eduardo Locher izan zen burdinbide honen ingeniaria. Kasu honetan Kremailera eta piñoia ez dira plano bertikal berean baizik eta plano horizontalean. Beste kremailera guztiak bertikalak dira.
Hiru abizenak azpimarratu ditugu; Blenkinsop, Riggenbach eta Locher. Hiru abizen horiek gero ikusiko ditugu besteekin batera izango dira erabili izan ditugun Kremailera mota guztiak. Baina jarraitu behar dugu ikertzen zeren eta oraindik ez dugu aurkitu, adibidez, Nuriako kremailera-burdinbidea erabiltzen den kremailera mota. Kremailera-burdinbide hori erabiltzen du beheko irudiak ikusten da kremailera eta piñoi taldea.
Beraz gehitu behar da beste ingenariaren abizena; Abt; Roman Abt da Kremaileran mota honen asmatzailea. Baina ez da burdinbide munduan daukan askamizun bakarra ingenaria honek. Oso ezaguna da burdinbide funikularreko munduan bere bidegurutzea. Honek baliatzen du funikularreko bi kotxeak (burdinbide bakarrean doazenak eta atzera-aurreko mugimenduaz) desbideraketak hartzeko bidegurutzean.
Baina beste kremailera mota bat falta zaigu. Goiko irudian ikusten duzuena da eta gure Larrun burdinbidea erabiltzen duena. Strub sistema da eta, jakina, beste ingenariaren abizena da; Victor Strub.
Hau izan da lehenengo hurbilpena kremailera-burdinbideetara. Laster beste artikulo bat jarriko dugu jakiteko nola sortzen den burdinbideen trakzioa eta bukatzeko Larrungo trenbideari buruz egindako erreportajea, ere. Laster arte!
Joseba Barrio Ezkerra, gerok
Enlaces: Los ferrocarriles de Cremallera en España. Enciclopedia SALVAT "Cómo funciona". Euskal Hiztegi Entziklopedikoa. Harluxet fundazioa Revista CARRIL.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||