Katenaria
Lehenik eta behin esan behar da katenaria kurba bat dela. Nola sortzen da kurba hau. Ba Kable (homogeneoa, malgua eta zabalgarri ezinezkoa den haria) bat eskegitzen ba dugu bertikal berdinean ez dauden bi puntutik. Bihurgune honek traiektoria bat egingo du bi muturren dauden tentsioaren arabera. (Hau kanpo grabitatorio batean, jakina). Katenariaren izena katetik dator (catenarius, kateari dagokiona. Wikipedia entziklopedia) Hariaren muturrak bertikal ezberdinetik eskegitzen baditugu, bihurgunea izango da handiagoa edo txikiagoa. Distantzia hori, horizontaletik neurtuta gezia (irudian f) deitzen da. Bi muturrak horizontal berean badira, gezia izango da erdi erdian.
![]() |
(*) Pisua uniformea daukan eroalea, altura berean diren A eta B puntutik helduta, Katenaria izeneko bihurgunea egiten du. f da beheko puntutik AB marrara gezia deitzen da. “a” da “vanoa” edo Atik Bra dagoen distantzia. Distantzia hori 500 metroko baino txikiagoa bada erabiliko dugu parabolaren formula, katenariarena erabili beharrean, ze askoz ere errazagoa da eta diferentzia ez da hain handia. Irudi hau hartu dugu web honetatik. Ikusten duzuenez katenariaren ikaspenak dauka erabilera asko, ez bakarrik korrontea elektriko lokomotorei eramateko, baizik eta tentsio handiko dorreak, funikularrak, teleferikoak eta abar erabiltzen dute katenariaren kalkuluak. “Katenaria” izenez ezagutzen dugu ere, eta hemen da guri gehien inporta gaituena, elektrikoak diren lokomotorak erabiltzen duten sistema indarra hartzeko. Katenariaren bidez lortzen da hariak ahalik eta burdinbideari paraleloa joan dadila. Horretarako erabiltzen da sistema konplexu bat. Sistema honek baditu osagarri batzuk; bat da katenaria osoari izena ematen diona. Ez galdu web hau. Ferrocarriles. Han burdinbide
arekin zerikusi duten gai batzuk jorratzen dira. Haien artean, Katenaria. Hemen jarriko dut eskema adierazgarri bat. Ikusten duzuenez eta lehen esan bezala da osagarri bat “i” deiturikoa katenaria osoari izena ematen diona.
![]() |
d) Esekitze katea | |
| e) finkagailua | ||
| f) Tenkatzeko mentsula | ||
| g) Egonkorgailu | ||
| h) Tenkatzekoa besoa | ||
| i) Eroale hari nagusia | ||
| j) Eroale hari laguntzailea | ||
| a) Zutoina | k) Besarkadera pendulua, | |
| b) Tinkagarria, tirante | l) Kontaktu-hariak | |
| c) Mentsula | m) Labainkorra pendulua |
|
|
|
|
|
“Trolley”; katenaria simplea |
Ferrocarriles vascongados-eko katenaria. .Azpeitiako museoa |
|
![]() |
![]() |
| Konpentsatzeko sistemarekin katenaria. Feve. Bilbao | Hirugarren burdinbidea elektrifikatzeko sistema. “Tren jaune”. Frantzia. (*) |
(*) Lesgares. webgunetik hartutako argazkia; Egilea. Jen Paul Foitet. “Tren jaune”ri buruz erreportaje osoa ikusteko klik egin hemen. (**) de Dennis van Leuverden.-en argazkia . railfaneurope..
Dakizuenez katenariatik hartutako elektrizitatea da sistema bat, agian hedatuena, baina badira beste batzuk; burdinbide
tik bertatik hartzea, bai errailetik, bai hirugarren erraila erabiltzen. Beste sistemara itzultzen, hau da elektrizitatea goitik hartzen denara esan behar da batzuk izan zirela, denboran zehar, erabilitako sistemak; “Trolley” izeneko sistema erabiltzen. Sistema hau tranbiek batez ere erabili zituzten (Ia-ia sistema bera erabili zituzten, baita ere, autobus batzuk, trolebusak hain zuzen ere. Eta gero katenariak; Lehena ikusi dugu, hein handi batean, lehen. Gero etorriko ziren hobekuntzak. Konpentsatutako katenaria. Hemen egiten dena zera da; pisu-sorten bidez, hau da pisu eta kontrapisuak erabiltzen saiatuko gara katenariaren hariak ahalik eta tentatuak izateko, tenperatura aldaketei eta beste gauzei aurre eginez. Azken urteotan gehitu dira katenaria beste mota bat, katenaria zurruna izenekoa. Katenaria zurruna profil baino ez da bere barruan kontaktu-haria daramana. Oso ohikoa da metroren sistematan. Orain arte nahiz trolleya nahiz katenaria, arrunta edo “konpentsatuta” baina beti hari bat baino ez elektrizitatea hartzeko edo bi izanda leku beretik. Orain, ordea beste mota bat ikusiko dugu. Irudian ikusten duzue hartzen ditu elektrizitatea bi haritik (hau gertatzen da Korronte alterno trifasikoan dagoenean elektrifikatuta.
![]() |
![]() |
|
| René Schneiderren argazkia | ||
|
Larrungo Trena. |
Lehenengo argazkia René Scheideren argazkilariari dagokio, GGB (Gornergradbahn) ibilbideari hain zuzen ere. Eskuinekoan Larruneko burdinbideari dagokio. Argazkia Michel Laverturena da. Hitz egiten dugu korronte alterna trifasikoari buruz baina bi hari baino ez ditugu ikusten; hirugarren fasea burdinbideen bidez doa.
Biak railfaneurope webgunean daude. Goiko argazkietan ikusten dugu katenaria bikoitza. Are gehiago ba ziren beste katenaria mota batzuk oso bitxiak gainera. Behean ikusiko duzuenez ez zituen hiru hari bakarrik baizik eta goian egon beharrean aldameneko katenaria bazen.

Argazki hau ia ia burdinbideari buruz entziklopedia, guztietan agertzen da. Guk hartu dugu Siemens.en beraren webgunetik. Ikusten duguna zera da. Marienfelde-Zossen ibilbidean, Berlinetik gertu abiadura handiko saiakerak egin ziren 1903.urtean Jakinarazten da 200 kilometro orduko baino gehiagoko abiadura lortu zela. Ikusi hiru uztaiak “aldameneko katenaria” horrekin kontaktuan. Dena dela ez zen saiakera behar bezala atera arazo batzuekin topa egiten.
![]() |
||
|
sncf ren katenaria bihurgune batean. |
Katenaria zurruna. Bilbao-San Sebastián burdinbidea. Lugaritzeko geltokia. |
Informazio gehiagorako elektrifikazio motei buruz liburu ezinhobera jo:
(100 urte Trakzio elektrikoa euskadiko trenbideetan; Juanjo Olaizola Elordi; EuskoTren)
Ikusi ere pantografoa Catenaria en Trainz.-era jo.







