Itsaspena

 Adherencia

 Adherence

 

Bi azalen arteko mugimenduan, bata bestaren gainetik lekualdatzean, sortzen den erresistentzia da itsaspena. Burdinbide munduan itsaspen horrek ahalbidetzen du gurpila biratzea laban egin beharrean bultzatzen dionean. Gero eta erresistentzia hori handiagoa izatean orduan eta handiagoa izango da itsaspena eta alderantziz.
Azalen arteko itsaspena gutxitzen da egoera batzuetan, adibidez ura edo izotza denean errailen gainean. Egoera hori gainditzeko erabiliko dugu zeozer. Goiko irudian ikus dezakegunez traktoreak izaten diren gurpilen aurrean ikusten ditugu tutu estu batzuk. Horietatik botatzen da harea itsaspena hobetzeko. Lokomotoraren pisua ere balditzatzen da itsaspena. Gero eta pisu handiagoa orduan eta itsaspena hobekiagoa. 
Hala eta guztiz ere, batzuetan ezin da lortzen behar dugun trakzio egokia eta kanpoko laguntza behar izango dugu gurpilak errailen gainetik ibiltzeko irristadak eta atzerakadak sahiesteko. Ezberdineko kremailera motak izango dira laguntzak ohikoenak. Baina kremailera ez bada ere gauza behar dugun trakzioa emateko beste ibilgailu modu bat bilatu behar izango dugu: funikularra/teleferikoa.
 
Burdinbide mundua bereiziko dugu Itsaspen trakzioan kremailera barik doana eta kremailera trakzioa engranaje hau behar izango dugunean errailen gainean ibiltzeko. Ohikoa da tren bera batzuetan modu batean eta beste batzuetan bestean ibiltzea.
Ikusi ere:

Trakzioa burdinbidean.

Kremailera burdinbidea.